Ninjababy pelikula ezusteko haurdunaldi batean eta horri lotuta heldu den ama izateko onartze eta prestakuntza prozesuan zentratzen da. Pertsonaia nagusia Rakel da, amatasuna arras urrun ikusten duen neska bat; eta egun batetik bertzera haurdunaldiko seigarren hilabetean dagoela konturatzen den gazte bat. Egoera honen aitzinean, pelikulan zehar komedia garratz puntu batetik proiektatzen dira Rakelen bizipenak. Komedia garratza bizitzaren ustekabeko bihurguneei aurre egiteko modu ausart eta samur bat bezala hartzen baitu egileak.
Zine saioa 19:00etan hasiko da eta ondotik pelikulari buruz eta bertan landutakoari buruz mintzatzeko solasaldi irekia eginen da.