Reyno Gourmet markak Nafarroako bortz jatetxe eta hotel aitortu ditu, bertako ekoizleekin eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien kalitate markekin duten konpromisoagatik. Horien artean dago Elizondon Beartzun auzoko Urruska landetxea. Kalitate zigiluak lotura hori irudikatzen duten plaka bereizgarri batzuk eman zizkien ekainaren 16an INTIAko lorategietan, eta establezimenduek Reyno Gourmet marka erabili ahal izanen dute beren kartetan, webguneetan...
Urruska landetxearekin batera, Lizarrako Casa Carmen jatetxeak, Urraulgoitiko Santa Fe Ostatuak, Arbizuko Olatzea hotelak eta Lekunberriko Ayestaren hotelak izan dute aitortza. Beatriz Preciado Reyno Gourmet markako arduradunak eta INTIAko kudeatzaileak identifikazio plakak eman zizkien, eta nabarmendu zuenez, «bortz establezimendu berri hauek beren konpromisoagatik 2023an plakak hartu zituzten bertze 26 establezimenduei gehitu zaizkie».