'Begiek zer, izanak erran' libururaren aurkezpena eginen dute ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 17a, 12:00

Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxea

Begiek zer, izanak erran haurrendako liburu ilustratuaren aurkezpena eginen dute ortzegun honetan Arizkunenean arratsaldeko zortzietan.

Liburua hiru ipuinez osatutako bilduma bitxia da eta Baztango mintzoa, ondarea eta paisaia lantzen dira ilustrazioen laguntzaz. Horrez gain, bere baitan biltzen dituen erranairu eta bertsoek ere bertzelako xarma ematen diote.

Aurkezpena Kattalin Arizmendik, ipuinen sortzaileak, eta Joanes Altxuk, liburuaren ilustratzaileak, bideratuko dute eta proiektuan parte hartu duten hiru bertsolari baztandarrak ere bertan izanen dira: Malen Alzuart, Amaia Elizagoien eta Alazne Untxalo.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun