Film laburren emanaldia antolatu dute asteazken honetan Arizkunen

Mdb film laburretik ateratako irudia

Zinegoak elkarteak aniztasunaren aldeko film laburren emanaldia eskainiko du asteazkenean, ekainaren 18an Arizkunen

Emanaldiaren eta elkartea beraren helburua ikus-entzunezko lanen bitartez aniztasuna, inklusibitatea eta errespetua sustatzea da. Eta helburu horri lotuta, emanaldi honetan nazioarteko sei film labur hautatuak proiektatuko dira: Mdb, Arrecife, Queimando por dentro, Inkognita, Judoka eta Azkena. Lan hauen bitartez LGTBIQA+ kolektiboaren errealitatea eta bizipenak ikustea posible izanen da eta gogoeta kolektiborako atea irekiko da.

Ekitaldia 18:30ean hasiko da Arizkungo medikuaren etxean eta informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero 613 003 634 zenbakira deitu edo berdintasuna@baztan.eus helbidera eskribitu daiteke.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun