Argi kutsadurarekin zerikusia duen sentsibilizazio jardunaldia eginen dute Erratzun larunbat honetan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 13a, 15:30

Argi poluzioa murrizteko hitzaldia eta zeruaren behaketarako jarduera astroturistikoa eginen da larunbatean, ekainaren 14an Erratzun, Baztango kanpinean.

Tailerra Jon Teusek bideratuko du eta bertako biztanleei eta bisitariei zuzenduta egonen da. 22:00etan hasiko da eta 23:30ak arte iraunen du; eta ez da aldez aurretik izena ematea eskatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!