Denboraldiko azken bailableak eginen dira igande honetan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 13a, 14:00

Elizondoko Gaiteroek herriz herriko bailableen denboraldia agurtuko dute igande honetan, ekainaren 15ean Elizondoko plazan

Bailableak 12:30ean hasiko dira plazan, baina horren aitzinetik 9:00etan dianak izanen dira Baztango herri guztietan eta 11:00etan gonbidatutako talde guztiekin herri buelta eginen da Elizondotik barna. Eguraldi txarra eginez gero ekitaldia frontoian izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun