Baztan kantuz ekitaldia antolatu dute igande honetan Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 13a, 11:00

Euskal kantuak kantatzeko elkartaratzea antolatu du Baztango Udalak igande honetan, ekainaren 15ean, Lekarozko plazan. 12:00etan hasiko da kantaldia eta egunean bera agertzearekin aski izanen da, ez baita aitzinetik izena ematea eskatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun