1600 sari baino gehiago bildu dira aurten; horien artean, jatetxeetan otorduak, autoendako olio aldaketak, etxetresna elektrikoak, sukaldeko tresnak, ostatuetan tragoak eta pintxoak, bertako produktu loteak, tratamendu estetikoak, inguruko komertzioetan gastatzeko baleak, landetxeetan egonaldiak, BKZ parkean abentura diferenteak...
Boletoek euro bateko kostua dute eta honako leku hautan daude eskuragarri: Casino ostatuan, Axularren, Berroetako elkartean, Mendin, Futbolin ostatuan, Txokoto tabernan, Autxitxia gasnategian, Elbeteko Posadan, Olarin, Arizkungo estankoan, Amaiurko Jauregi Borda hotelean, Azpilkuetako elkartean, Zubi Puntan, Altxuko Dendan, Urgainen, Beolan, Zigako elkartean, Arraiozko Zubiondo ostatuan, Fransenen, Adelan, Artesanan eta Malkorran. Gainera, Baztandarren Biltzarra egunean, uztailaren 20an eginen den 500 euroko eta 250 euroko zozketetan parte hartzeko aukera dago boleto bakoitzarekin.