Info gida 2025

«Elikadura osasuntsuak denon eskubidea izan behar du»

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 24a, 12:00

Duela bi urte ireki zuten Andalorreko okindegia Gartzainen. Aitzol Iturbe okinak azaldu duenez, «lagun batekin saiakerak egiten aritu ondotik, okindegi batean aritu nintzen duela lau urte, eta 2023ko martxoan gure okindegia jarri genuen martxan. Elikadura burujabetzan ekarpentxoa eginaz lansaria irabaztea izan zen motibazio nagusia, baita etxean bertan lan egiteak eta neure kasa ibiltzea ere».

Salmenta zuzena egiten dute 688 612 678 telefonoan, eta Gartzainen eta Elizondon dituzte banaketa puntuak. Horrez gain, «Iruritako Obregozo harategian, Elizondoko Naturetxea, Autxitxia eta Goxanan, Arizkungo Iriarte Harategian eta Erratzuko Altxuko dendan ere saltzen ditugu, eta Larraldea sagardotegian, Santxotenan, Intzan, Txokoto ostatuan eta Bereko Bentan dastatu daitezke gure ogiak». Duela urtebete, berriz, Elizondoko zahar etxea hornitzen hasi ziren.

Bertako produktuak kontsumitzearen inguruko hausnarketa egin du; «komunitateak erabaki behar du zer eta nola ekoiztu behar den eta zein hornidura kate behar diren, elikadura osasuntsua denon eskubidea izan dadin. Eta horretan dagokion ardura hartu, noski. Gure jardunak, adibidez, oinarrian dauka Araba eta Nafarroa Hegoaldeko nekazarien jarduna. Beraien zereal ekoizpenik gabe ez genuke ogirik egiterik izanen. Nire aitortza, beraz, haiei».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!