Bestak 2025

Ariztegiko bestak ospatuko dituzte ekainaren 27an eta 28an Gartzainen

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 25a

Ariztegiko auzotarrek (Gartzain) besta egunak izanen dituzte ekaineko azkeneko asteburuan.

Ekainaren 27an, ortziralea, auzoari itzulia eginen diote gaiteroekin arratsaldean.

Ekainaren 28an, larunbata, txupinazoa botako dute goizean, eta 09:30ean gosaria eginen dute. 14:30ean, berriz, zikiro jatea izanen dute eta ondotik dantzaldia Kapitan General DJarekin. Iluntzean bokatak izanen dituzte eta besta goizaldera arte luzatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun