Bestak 2025

Erratzuarrek herriko bestak ospatuko dituzte ekainaren 27tik 30era

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 25a

Larunbatean, LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunean, elkarretaratzea eginen dute 20:30ean herriko plazan.

Ekainak 27, ortziralea

10:30etik 13:30era puzgarriak izanen dira, eta 12:00etan txupinazoa. 14:00etan haurren bazkaria karpan eta 15:30etik 16:30era moto ttikien froga haurrendako. 16:00etan ezkila jotzea. 17:00etan Izpegiko XVI. Igoera, ondotik txokolate hartzea Bereko bentan. 21:30ean zopa herrikoiak plazan, ondotik dantzaldia Bizphiru Pelau taldearekin.

Ekainak 28, larunbata

10:00etan diana herriko pandero jotzaile eta trikitilariekin. 11:00etatik 13:30era jolastoki ibiltaria izanen da frontoian. 12:30ean bertso poteoa tabernaz taberna Maddi Ane Txoperena eta Ekhiñe Zapiainekin. 14:30ean bazkari herrikoia Kanpinean. 17:00etan herriari itzulia Elektrotxorongorekin. 20:30ean LGTBIQ+ Harrotasunaren aldeko kontzentrazioa. 21:00etan mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 23:00etan dantzaldia Iparlan Frantxixkorekin eta aldi berean kontzertuak: Chuleria Joder eta Lukiek, ondotik Fresa Morango DJak.

Ekainak 29, igandea

10:00etan diana herriko gaiteroekin. 11:00etan herriko trikitilari eta pandero jotzaileak. 11:00etan herriko dantzari ttipiak plazan, ondotik mutil dantzak eta luntxa. 17:30ean pilota partidak: emakumezkoetan San Fermin txapelketako partida eta gizonezkoetan Salaberria eta Aldabe De la Fuente eta Gaskueren kontra. 20:00etan Destino Sonoro mariatxien emanaldia eta mojitoak. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 23:30ean Besarka taldearen kontzertua.

Ekainak 30, astelehena

10:00etan diana txistulariekin eta aldi berean Erratzuko pilotari gaztetxoen arteko partidak Gorostapalon. 11:30ean pilota partidak Gorostapalon. 14:30ean zikiro jatea Hauspolariek alaiturik. 21:00etan mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 22:30ean pintxaldi irekia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun