Lehen sorospenen ikastaroa antolatu dute Elizondon heldu den asteartean

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 12a, 15:00

Baztango Gizarte Zerbitzuak lehen sorospenen tailerra antolatu du Elizondon 14 eta 30 urte bitarteko gazteendako.

Ikastaroa ekainaren 17an izanen da Baztango Kultur Etxean, Arizkunenean, 16:30etik 20:30era. Helburua gazteek larrialdi egoeretan segurtasunez jarduten ikastea eta bizitzak salbatzeko funtsezko trebetasunak garatzea izanen da. Bertzalde, tailerra dohainik izanen da eta aitzinetik izen ematea eskatzen da. Izena emateko 948 580 006 edo 689 035 078 telefonora deitu edo gizartehezitzailea2@baztan.eus helbidera idatzi beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun