Bestak 2025

Almandozko bestetan Gan-torri busa paratuko dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 12a, 11:30

Herriko sarreran geldituko da autobusa.

Baztango Gizarte Zerbitzuak busa antolatu du ortziralean, ekainaren 13an, Almandozko bestetara joan eta herrietara bueltatu ahal izateko

Almandozerat joateko hiru bus izanen dira. Lehenbizikoa Amaiurtik abiatuko da:

  • 23:00etan Amaiur
  • 23:10ean Azpilkueta
  • 23:20ean Erratzu
  • 23:30ean Arizkun
  • 23:35ean Elbete
  • 23:40ean Elizondo
  • 23:45ean Gartzain
  • 23:55ean Lekaroz
  • 00:05ean Arraioz
  • 00:10ean Oronoz-Mugairi

Bigarrena Iruritatik aterako da:

  • 00:20ean Irurita
  • 00:25ean Zigaurre
  • 00:30ean Ziga
  • 00:35ean Aniz
  • 00:40ean Berroeta

Hirugarrena 02:00etan Elizondoko plazatik abiatuko da eta Almandozerat joanen da zuzenean.

Bueltatzeko ere bi norabideetara joanen da, 03:30ean eta 05:30ean Amaiur aldera eta 04:30ean eta 06:30ean Iruritarat. Joan-etorriak hiru euroko prezioa izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun