Bizikleta mugikortasuna bultzatzen segitzeko haien oinarrizko mantentze lanei buruzko ikastaroa antolatu du Baztango Talde Ekosozialak. Ikastaroa ekainaren 19an 18:30etik 19:30era izanen da Elizondoko Fantxike ondoko plazan eta ez da aitzinetik izena eman beharko. Oinarrizko ezagutzak eskuratzea izanen da helburua; hala nola katea urineztatzea, balaztak tenkatzea edota kanbioak erregulatzea.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.