Ekainak 11, asteazkena
20:00etan txupinazoa eta 20:30ean kalejira trikitixa eta buruhandiekin. 21:30ean baztan zopak izanen dituzte, Beñat Mitxelenak alaiturik.
Ekainak 12, ortzeguna
08:00etan aurora herrian barna parrokiako abesbatzarekin eta Bixente akordeoilariarekin. 12:00etan meza nagusia izanen da eta 13:00etan luntx herrikoia. 17:00etan herriko gazteen arteko pilota partidak jokatuko dituzte. 19:00etan bingoa. 20:30ean patata tortilla lehiaketa eta 22:00etan Girls DJ.
Ekainak 13, ortziralea
11:00etan haurren ginkana izanen da eta 16:00etatik aitzinera haurrendako puzgarriak arratsalde osoan. 17:00etan mus txapelketa eginen dute eta 18:00etan txokolate hartzea. 21:30ean afaria. 00:00etan dantzaldia Gozategirekin eta ondotik J&J DJ.
Ekainak 14, larunbata
11:00etan mus txapelketako finalerdiak eta finala jokatuko dituzte. 14:00etan zikiro jatea izanen da, Luzianok alaiturik. 21:00etan afaria Pancho Balbuenak alaiturik eta 23:30ean Endara DJ.
Ekainak 15, igandea
12:00etan meza nagusia. Arratsaldean haurrendako puzgarriak izanen dira eta 18:00etan herri kirolak. 20:00etan zozketa eginen dute. 21:00etan herri kiroletako partaideek afaria eginen dute eta bestak akitzeko, 22:00etan Gaixoa ni.