Baztango Euskara Zerbitzuak bertze urte batez antolatu ditu Udako Jostaldiak, Dindaia Fundazioarekin batera. Abuztuaren 4tik 29ra izanen da, astelehenetik ortziralera 10:00etatik 13:00etara Elizondoko eskolan. Euskaraz dakiten 3-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendua egonen da.
Izena emateko epea heldu den astean irekiko dute, ekainaren 9tik 13ra, dindaia.eus webgunean. Plaza mugatuak izanen ditu eta izen-emate gehiago baldin baditu, zozketa eginen dute. Baztanen erroldatutakoek eta lau aste egiten dutenek izanen dute lehentasuna.
Ordainketa izena ematearekin batera egin beharko da, kontzeptuan haurraren izen-abizenak paratuta. Prezioa aste kopuruaren arabera aldatuko da:
- Baztanen erroldatuak
- Aste bat: 35 euro.
- Bi aste: 70 euro.
- Hiru aste: 105 euro.
- Lau aste: 140 euro.
- Baztanen erroldatutako guraso bakarreko familiak, edo haurride batek baino gehiagok izena ematen badu
- Aste bat: 30 euro.
- Bi aste: 60 euro.
- Hiru aste: 85 euro.
- Lau aste: 110 euro.
- Baztanen erroldaturik ez daudenak: 45 euro astea.