Bestak 2025

Berroetako bestetara joateko Gan-torri busa izanen da ortziralean

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 5a

Baztango Gizarte Zerbitzuak busa antolatu du bihar, ekainaren 6an, Berroetako bestetara joan eta herrietara bueltatu ahal izateko

Berroetarat joateko hiru bus izanen dira. Lehenbizikoa Amaiurtik abiatuko da:

  • 23:00etan Amaiur
  • 23:10ean Azpilkueta
  • 23:20ean Erratzu
  • 23:30ean Arizkun
  • 23:35ean Elbete
  • 23:40ean Elizondo
  • 23:45ean Gartzain
  • 23:55ean Lekaroz
  • 23:55ean Irurita

Bigarrena Almandoztik aterako da:

  • 00:15ean Almandoz
  • 00:25ean Oronoz-Mugairi
  • 00:30ean Arraioz
  • 00:40ean Zigaurre
  • 00:45ean Ziga
  • 00:50ean Aniz

Hirugarrena 02:00etan Elizondoko plazatik abiatuko da eta Berroetarat joanen da zuzenean.

Bueltatzeko ere bi norabideetara joanen da, 03:30ean eta 05:30ean Amaiur aldera eta 04:30ean eta 06:30ean Almandozerat. Joan-etorriak hiru euroko prezioa izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun