Baztango Geroa Baik hiru azterlan egitea proposatu zuen: «lehenbizikoa udal baso mintegi bat sortzea; bigarrena fruta arbolen landaketa bat egitea, etorkizunean horiek saldu ahal izateko; eta hirugarrena bailarako eraikin historiko eta berezien maketekin Baztango Arkitekturaren Museo bat sortzea Iruritako Dorrean, gaur egun jarduerarik gabe baitago». Horrez gain, «Santiago eta Aita Donostia karriken artean dagoen aparkalekua berregokitzeko 5.000 euroko inbertsioa planteatzen zen, parrokiako lorategiaren eta Baztanesaren artean, gune hori abandonaturik eta udalaren utzikeriagatik arras hondatuta gelditu baita».
Koalizioak salatu duenez, «EH Bilduk ez zuen bere ezezkoa inongo moduz arrazoitu, nahiz eta alkateak aitzinetik kritikatu Baztango Geroa Baik aurrekontuari alegazioak aurkeztu izana. Hori, bere ikuspuntutik, baztandarrendako kaltea zela erran zuen, aurrekontuaren onarpena gibelatzen duelako».
Geroa Bairen erantzunetan, «EH Bilduk aurreproiektua elkarbanatu izan balu eta udal talde guztioi proposamenak eta ideiak eskatu izan balizkigute, ez lirateke alegaziorik egonen». Haien proposamenak ukatzean, «udalak duen gelditasuna frogatu du, anbiziorik gabeko, ideiarik gabeko, imajinaziorik gabeko eta aberastasunik sortzen ez duen aurrekontu batekin. Baztan, Nafarroan lur azalera handiena duen udalerria eta eskualdean ahalmen ekonomiko handiena duena, komunitatean errenta baxuena duen udalerria izatera eramaten ari da».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!