Bestak 2025

Auzolan jendetsua egin dute asteburuan Berroetan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 2a, 17:00

Ortziralean hasiko dituzte bestak berroetarrek eta nabaria da gogoa herrian, adin guzietako jendea elkartu baitzen larunbatean Berroeta auzolanean txukundu eta prestatzeko

Argazkiak eta testua: Maialen Iantzi

Aspaldiko urteetatik hona, auzolana gure herrietako funtzionamenduaren oinarria da. Berroeta bezalako herri ttikietan, behar-beharrezkoa da herriak aitzinerat egiteko. Auzolana borondatez egiten den lana da; herritarren artean eginbeharrak banatu eta ekin! Lastimaz, anitzetan jende guti elkartu ohi da hitzordu hauetara; eta maiz, beti jende beretsua! Berroetan lau bat auzolan egun egoten dira urtean, larunbat goizetan normalki.

Azken auzolan hitzordua larunbat honetan izan da, eta bertze anitzetan baino parte hartze handiagoa izan du. Auzolan anitz eta koloretsua izan da; adin guztietako herritarrek ekin diote herria txukundu eta bestetako prestatzeari! Garbi gelditu da horrelakoetan denendako lana egoten dela eta gauzak elkarrekin eginez gero, errazago eta umore hobez egiten direla! Horrelako auzolan egun gehiagoren alde, gora elkarlana!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun