Muniartea zubiko harriak loreontziekin ordezkatzea erabaki du Elizondoko Herriak

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 2a, 12:00

Oinezkoendako traban direla eta, Txokotoko Muniartea zubian dauden harriak kentzeko proposamena egin zuen Elizondoko Herriak, eta joan den ortziraleko batzarrean horren ordezkoak erabakitzeko bozketa egin zuten. Harrien partez loreontziak paratzeko proposamenak irabazi zuen, 16 botorekin, loreak dituzten hesiak paratzeko proposamenak bortz boto izan zituen eta bankuek bakarra.

Horrez gain, etxesaria 50 eurotara eguneratzeko proposamena onartu zuten, aldeko 21 botorekin eta kontrako birekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun