Puntu.eus fundazioak antolatutako Kaixomundua webguneen garapen lehiaketan parte hartu dute aurten ere Lekaroz BHIko 2. Batxilergoko ikasleak, Informatika eta programazioa ikasgaian, eta lau ikasle sarituak izan dira. Olaia Urrutia Opoka amaiurtarra eta Elaia Vaquero Aleman, June Urrutia Erize eta Eider Eraso Etxenike iruritarrak finalistak izan dira dantziru.eus webgunearekin.
Kaixomundua ekimenak gazteen artean gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eta euskarazko eduki digitalak sortzea du helburu. Lehiaketaren VI. edizioa izan da aurtengoa eta inoiz baino arrakastatsuagoa izan da, 68 ikastetxek eta 1.601 ikaslek parte hartu baitute DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako kategorietan.