Zuzendaritzari Laguntzeko Goi Mailako Lanbide Heziketako zikloa, Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako zikloaren osagarri moduan aurkezten den prestakuntza eskaintza modularra da. Eskaintza hau, Lanbide Heziketak 2025-2026 ikasturterako 2+1 programa berriaren barnean kokatuta du bigarren ikasturtez.
Proposamen honek aukera ematen die Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako tituludunei ikastetxean bertze ikasturte bat eginez, Goi Mailako Lanbide Heziketako bi gradu lortzeko.
Zikloa ikasturte gehigarri gisa antolatuko da, ikastetxearen ordutegiaren barrenean, eta moduluak aldi berean emanez. Behin ikasturtea akituta, ikasleek titulazio bikoitza lortzeko aukera izanen dute, bi zikloetako moduluen arteko baliozkotzeak dela eta:
- Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako Teknikari titulua
- Zuzendaritzari laguntza ematea Goi Mailako Teknikari titulua
Elizondo Lanbide Eskolako arduradunek zehaztu dutenez, «proposatzen den formakuntza osagarri hau hagitz praktikoa izanen da eta erakunde ezberdinen ekitaldien antolaketan, protokolo eta komunikazioan, agenden kudeaketan eta bidaien antolaketan oinarrituko da batik bat».
Enpresetako egonaldia edo praktikaldia, enpresa eta eskola uztartuz eginen da, programa duala segituz.
Zuzendaritzari Laguntza eskaintza modularra Zikloan izena emateko inskripzio eta matrikula datak dagoeneko argitaratu dira. Onarpen prozesu arruntean izen ematea ekainak 16tik 27ra eginen da, behin-behineko zerrenda uztailaren 1a ezagutuko da eta behin betiko zerrenda uztailak 16an. Hortik aitzinera onartuak izan direnek, matrikula egiteko epea uztailaren 17tik 22ra izanen dute.
Edozein argibide 848 43 16 32 telefonoan eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuko orrian berriz: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/oferta-modular-de-formacion-profesional
Ikasketa hauek bertan jasotako prestakuntzaren laneratze maila hobetu eta handitu nahi dute, izan ere, ikasketa berri hauek, aurretik Administrazio eta Finantzetako tituludunei lan esparrua zabaltzeko aukera ematen die beraien lanbide profilaren balioaniztuna gehiagotuz.