Bestak 2025

[ARGAZKIAK] Iruritako dantzari ttikiek saio ikusgarria eskaini dute Salbatore egunean

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 30a, 10:30

Iruritako besten barrenean, Salbatore eguna ospatu zuten ortzegunean. Ohi bezala, herriko dantzari ttikiek saio ikusgarria eskaini zuten, aurtengoan eguzki ederra lagun zutela. Argazkiak: Ondikol

Maribel San Jose eta Ruben Garate irakasle duten dantzari taldeek hamabortz dantza egin zituzten plazan (Esku dantza, Xoxo dantza, Zagi dantza, Makil dantza…), Iruritako txistularien eta Elizondoko eta Iruritako Gaitarien doinupean.

 

Asteburu indartsua dator

Bestetako lehen bi egunen ondotik, asteburu indartsua dator Iruritara.

Maiatzak 30, ortziralea

09:00etan diana baserrietan eta Iruritako Txistulariak herritik barna. 11:30etik 13:30era haurrendako puzgarriak frontoian, ondotik haurren bazkaria karpan. 14:00etan gazteen bazkaria Jauregiarten eta jubilatuen bazkaria Olari jatetxean. 15:00etatik 18:00etara haurrendako puzgarriak frontoian. 18:30ean kalejira erraldoiekin. 20:00etan bokatak guraso elkartearen eskutik. 20:00etatik 21:00etara dantzaldia Itzal taldearekin. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 22:00etatik 01:00etara Sakatu elektrotxaranga. 00:00etatik 03:00etara dantzaldia Itzal taldearekin plazan eta 01:30etik 03:00etara Maruxak karpan.

Maiatzak 31, larunbata

10:00etan diana. 12:00etan kalejira erraldoiekin. 14:00etan zikiroa Luzianok alaiturik, eta ondotik herriari buelta Elutxa txarangarekin. 20:00etan bokatak guraso elkartearen eskutik. 20:00etatik 21:00etara dantzaldia Iratzar taldearekin plazan. 21:30ean mutil dantzak. 23:00etatik 02:00etara Iratzar taldea plazan. 00:00etatik 04:00etara J&J DJ karpan eta 04:00etatik 07:00etara Aimar DJ trinketean.

Ekainak 1, igandea

12:30ean kalejira erraldoiekin. 16:30ean haur eta gurasoen arteko herri kirol desafioa. 17:30ean herri kirol erakustaldia: aizkoran Ibai Soroa eta Eneko Saralegi, lastoan Jon Lapazaran eta harri altxatzen Estefi Etxebeste eta Imanol Royo. 19:00etan Los Tajudos del Norte mariatxiak plazan, eta bestak akitzeko, Gaixoak gu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun