Bestak 2025

Iruritako bestetara joateko Gan-torri zerbitzua izanen da bihar

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 30a

Baztango Gizarte Zerbitzuak busa antolatu du larunbatean, maiatzaren 31n, Iruritako bestetara joan eta herrietara bueltatu ahal izateko

Iruritara joateko hiru bus izanen dira. Lehenbizikoa Arraioztik abiatuko da:

  • 22:00etan Arraioz
  • 22:05ean Oronoz-Mugairi
  • 22:15ean Almandoz
  • 22:20ean Berroeta
  • 22:25ean Aniz
  • 22:30ean Ziga
  • 22:35ean Zigaurre
  • 22:40ean Irurita

Bigarrena Amaiurtik aterako da:

  • 23:00etan Amaiur
  • 23:10ean Azpilkueta
  • 23:20ean Erratzu
  • 23:30ean Arizkun
  • 23:35ean Elbete
  • 23:40ean Elizondo
  • 23:45ean Gartzain
  • 23:55ean Lekaroz
  • 00:00etan Irurita

Hirugarrena 02:00etan Elizondoko plazatik abiatuko da eta Iruritara joanen da zuzenean.

Bueltatzeko ere bi norabideetara joanen da, 03:30ean eta 05:30ean Arraioz aldera eta 04:30ean eta 06:30ean Amaiurrerat. Joan-etorriak hiru euroko prezioa izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun