Nafarroako Liburu Denden Elkarteak V. Liburu Azoka antolatu du aurten Iruñean, eta azokarekin batera hainbat ekitaldi. Elizondon ere izanen da zer egin, heldu den asteazkenean, ekainaren 4an, Kaletik paperera, paperetik… nora? topaketa aurkeztuko baitute Iñigo Pimoulier eta Aitor Iragi idazleek, 18:30ean Baztango Liburutegi Publikoan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.