Malen Altzuartek eta Amaia Elizagoienek Señora sariketako finalean kantatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 29a, 13:00

Amaia Elizagoien eta Malen Altzuart Eskoriatzako kanporaketan kantari. Argazkia: Goiena.

Larunbatean jokatuko dute Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean Señora sariketaren V. edizioaren finala. Aurten bertsolaritza utzi edo plazan ez dabiltzanak aritu dira bertsotan bikoteka sariketan.

Hiru bikote ariko dira kantuan bertsotan larunbatean: Malen Altzuart eta Amaia Elizagoien baztandarrak lehen kanporaketa irabazita, Irati Tolosa eta Joane Aldalur bigarrena irabazita, eta ohorezko señora gonbidatu Rosi Lazkano eta Kristina Mardaras.

Saioa 17:00etan izanen da Zaldiko Maldiko elkartean, eta aitzinetik bazkaria eginen dute. Bai bazkarirako eta baita saiorako sarrera denak agortuak daude.

Aizpea Garmendia ariko da gaiak jartzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun