Solaslaguna dinamikaren barrenean, bi hitzordu izanen dituzte egunotan. Alde batetik, bihar, ortzeguna, mintzodromoa eginen dute Elizondon. Plazan, turismo bulegoaren ondoan egin dute hitzordua, eta 18:00etatik 20:00etara bilduko dira. Mintza saioen artean, mokadu bat ere eginen dute. Parte hartzeko hainbat bide daude: solaslaguna@topagunea.eus helbidera idatziz, 610 92 06 73 telefonora deituz edo Baztango Suinki euskaltegian.
Bertzetik, larunbatean, Amaiurrera irteera eginen dute solaslagunek. 09:30ean Amaiurko elizaren ondoan geldituta, ibilbide bat eginen dute, antolatzaileen hitzetan, «erraza eta polita». 11:30ean gaztelua eta museoa ezagutzera joanen dira eta 13:00etan errotan, taloak janez, mintzatzeko saioa eginen dute. Handik etxerako bidea hartuko dute. Jarduera honetan parte hartzeko ere izena eman behar da (solaslaguna@topagunea.eus edo 610 92 06 73).
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!