Elizondoko Herriak batzarra eginen du ortzirale honetan, maiatzaren 30ean, 19:00etan Herriko Etxean. Bertan, maiatzaren 22an Txokoton egindako batzarraren berri emanen dute, solastatu zena azalduz eta Muniarteko zubian harriak ordezkatzeko proposamenak aurkeztuz. Ondotik bozketa eginen dute proposamenetako bat aukeratzeko.
Horrez gain, etxesaria 50 eurotara eguneratzeko puntua izanen da, eta akitzeko galderak eta eskariak egiteko tartea.