Baztango Gizarte Zerbitzuak Gazteendako Informazio Puntua sortu du

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 27a, 15:30

«Gazteen beharrak kontuan hartuta, hainbat gaiekin laguntzeko» sortu du udalak informazio puntu berria, bertzeak bertze: lana, formakuntza, informazio orokorra, laguntzak, ekintzak…

Laguntza hori «aholkularitza, orientazio eta sareko lanaren bidez» eskainiko dute, «gazteria inplikatu eta ahalduntzeko helburuarekin». Gizarte Zerbitzuetara joanez edo gazteria@baztan.eus helbidearen bitartez ezagutu daiteke informazio puntua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun