Arrakastatsua izan da Baztango Mendi Itzuliaren XXX. edizioa

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 26a, 13:00

Eguraldia lagun zutela, 540 mendizalek parte hartu zuten atzo Berroetan egindako ibilaldian.

Irudiak: Albaro Garde, Jaime Biguria eta utzitakoak.

Baztango Mendigoizaleek Baztango Mendi Itzulia antolatu dute 30. aldiz eta Berroetaren txanda izan da aurtengoa. Herrian hasi eta akitu zen ibilaldia eta egunaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek; «arras kontent gelditu gara, eguraldia ezin hobea izan zen mendian ibiltzeko eta ederki atera zen dena».

540 parte hartzaile izan zituen ekitaldiak, «bertakoak baina baita txoko guzietatik etorritakoak ere: Iparraldetik, Gipuzkoatik, Bizkaitik… Etxekoak eta kanpokoak, denak kontent ibili ziren, ibilbidea ikusgarria baitzen; paraje ederrak, errekak, bistak… pila bat gozatu zuten. Gainera, jendeak aunitz eskertzen du 30 urtetan ez dugula ibilbidea behin ere errepikatu, desberdina da beti».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun