Topaketaren laugarren edizioa maiatzaren 24an Izpegin izanen da eta historiaurrea izanen du gai nagusia, horren inguruko ekitaldi ugarirekin: sua pizten ikasteko tailerra, txalapartaren hastapenak, jokoak… Baztanen 12 eta 15 urteko gazteei zuzendua egonen da (2010-2013an sortuak) eta Baigorrin 11-15 urtekoendako (2010-2014an sortuak).
Egun osoko topaketa izanen da eta jarduera guziak euskara hutsean izanen dira. Horrez gain, norberak bere bazkaria etxetik eramateko eskatu dute. Izena emateko epea hetsita dago dagoeneko.