Baztango Berdintasun eta Gizarte zerbitzuek herriko bestetan brigada moreak antolatzeko formakuntza saioak emanen dituzte Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean maiatzaren 23an, ortziralea, 18:00etan eta ekainaren 7an, larunbata, 11:00etan.
Besta komisioetako kideendako eta brigada moreetako boluntarioendako formakuntza saioak izanen dira, eta kasu praktikoen gainean lan eginen dute. Parte hartzeko izena eman beharko da 613 003 634 edo 689 035 078 telefonoetan, edota gizartezerbitzua@baztan.eus eta berdintasuna@baztan.eus helbideetan.