Batera programaren saioa eginen dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 20a, 14:30

Mondragon Unibertsitatea eta Mondragon Team Academy daude Batera programaren gibelean. Hainbat saio eginen dituzte, eta horietako bat da maiatzaren 23tik 25era eta maiatzaren 30etik ekainaren 1era Baztanen eginen dutena.

16 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da Batera, «Lankidetzako Kooperatiboan, Xededun Ekintzailetzan eta Ekonomia Sozialean trebatu» nahi dutenentzat. Hego Euskal Herrian barna lau jardunaldi eginen dituzte eta horietako bat izanen da Baztangoa. % 100 finantzatua da eta jardunaldi bakoitzeko 25 lagun hartuko dituzte.

Zehazki, Lekarozko gazte aterpean eginen dute, eta presentziala izanen da, Iruñea aldeko, Sakanako, Lizarraldeko, Larraun eta Baztan-Bidasoko gazteei bideratua. Maiatzaren 23tik 25era eta maiatzaren 30etik ekainaren 1era eginen dute, ortziraletan 16:00etan hasi eta igandean 14:00 arte. Garazi Gabiña, Rosa Atorrasagasti eta Sayuri Alvarado izanen dira bideratzaileak.

Izena lotura honetan eman behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun