Sergio Nieto

Zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzeko helburua duen programa aurkeztu dute Mugarkin

Xorroxin irratia 2025ko mai. 19a, 13:58

Adin guzietan zaindu behar dugu geure burua. Ariketa fisikoa egitea osasungarria da denendako.

Mugarkik, 65 urtetik goitiko biztanleak aktibatzeko programa prestatu zuen ikasturte honetan eta hori aurkeztu zuen joan den ortzegunean. 70 urteko 40 lagun gehiagok parte hartu dute.

Osasun profesional talde baten eskutik adinekoei zuzenduriko programa izan da: ariketa fisikoa eta  fisioterapia, psikologia, nutrizio eta garraio zerbitzuekin.

Indarra, mugikortasuna, ongizatea… eta hainbat arlo landuz izan dira adinekoak aktibo,  herri zahar biztanle aktibo deituriko programan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!