Eskola-jazarpenaren inguruan hausnartzen du filmak, haurren begiradatik kontatua. Pelikula ikusi ondotik, Ander Azkarate EHUko irakasle eta ikerlaria gaiaren inguruan arituko da solasean.
Hitzordua, ortzegunean, maiatzaren 22an izanen da 19:30ean Arizkunenean
Baztango Zine Klub komunitarioa Raul Barreras zinegilearen proiektua da. Udalbiltzak emandako Geuretik Sortuak bekari esker Baztanen film labur bat sortzen ari dira Barreras. Gainera, film laburra sortzeaz gain, zine kluba ere paratu du martxan. «Euskarazko ikus-entzunezko edukiak herrira hurbiltzea eta kultura partekatzeko gune bat sortzea» da ekimenaren helburua, «herritarren artean topagune eta eztabaidarako espazio bat sustatzea, ikusitako filmekiko iritziak eta gogoetak partekatuz».