Errugbia ezagutzera emanen du BRT Menditarrak taldeak maiatzeko ortzirale arratsaldeetan

BRT Menditarrak errugbi taldeko gazteek larunbat goizean jokatuko dute ligako partida Lekarozen.

18 urtez beheitiko taldeak ligako partida jokatuko du larunbat goizean Lekarozen

2024-25 denboraldia kasik akitua da. Hurrengo sasoiari begira, errugbia ezagutzera ematen segitu nahi du BRT Menditarrak errugbi taldeak. Horregatik, errugbia probatzeko aukera emanen du maiatzean ortziralero, 19:30ean, Lekarozko zelaian.

Bertzetik, 2024-25 denboraldiari dagokion partida jokatuko du 18 urtez beheitiko taldeak maiatzaren 17an, igandean 11:00etan Lekarozen. Baztan Txingudi Bera-Bera etxeko taldea, Iruña Rugby Club taldearen kontra ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun