Sustrai Erakuntzak adierazi duenez, «jakin berri dugu Palacio de Arozteguia SM enpresa sustatzaileak Baztango zazpi lagunen aurkako epaiketa saihesteko akordio saiakerak zapuztu dituela. Gertakari oso larri baten aurrean gaude: 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzea, eta auzipetuak bahitu gisa erabiltzea Nafarroako eta Espainiako gobernuei 43 milioi euro erreklamatzeko, Auzitegi Nagusiak legez kanpokotzat jo zituen obrak bertan behera uzteak ustez eragindako kalteengatik».
Hori dela eta «gogor» salatu dute enpresaren «jokabide miserablea. Enpresa prest dago desobedientziaz eta indarkeriarik gabeko ekintza zuzenaren bidez lurra espekulaziotik defendatu besterik egin ez dutenen bizitza hipotekatzeko».
Ondorioz, «datorren astean eta epaiketak irauten duen bitartean Nafarroako Auzitegian egingo diren elkartasun ekitaldi guztietan parte hartzeko deia egiten dugu».