Ortzian abesbatzak kontzertu solidarioa emanen du ekainaren 7an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 16a, 11:00

Munduko Begiak fundazioaren aldeko kontzertua emanen du ekainaren 7an Ortzian Abesbatzak. Baztango Udalarekin batera antolatu dute ekitaldia eta Arizkunenean izanen da hitzordua, 19:30ean, doako sarrerarekin. Euskal kanta herrikoiez gain, hainbat hizkuntzatako eta autore ugariren kantak taularatuko dituzte.

Munduko Begiak

2001etik Ikusmenerako Eskubide Unibertsalaren alde lan egiten duen irabazi asmorik gabeko fundazioa da Munduko Begiak. Latinoamerikako eta Afrikako errenta ertain eta baxuko herrialdeetan pertsonen ikusmena berreskuratzea du helburu. Gainera, bertako eskoletan begietako osasunaren oinarriak ezartzen dituzte eta tokiko osasun erakundeei laguntzen die prebentzio eta zainketarako oftalmologia zerbitzua egonkorrak sortzen.

Diru laguntzetarako kontu zenbakia dute eskuragarri: ES91 2095 0000 7091 0689 3975. Gainera, Bizum bidez ere egin daiteke donazioak, 33524 kodearen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun