2024-2025 denboraldia akituxea dela, hurrengo denboraldiari begira errugbia probatzera animatzeko deia egin du Baztango Rugby Taldeak. Maiatzeko ortziraletan, 19:30ean bilduko dira Lekarozko zelaian. Hain zuzen, 18 urtez beheitiko kategorian, ligako partida jokatuko du larunbatean 11:00etan Lekarozen etxeko taldeak, Baztan Txingudi Bera-Bera taldeak, Iruña Rugby Club taldearen kontra.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.