Joan den azaroan jakinarazi zuen Aroztegiko Elkartasun Komiteak «fiskaltzak hiru aldeen arteko akordioa egiteko proposamena egin zuela. Proposamen hori bertan behera gelditu zen Palacio de Arozteguia SMk gure kontra talde kriminal izendatzearen akusazioa mantendu nahi zuelako. Horren ondorioz, epaiketako bidea abiatu zen».
Epaiketarako prestatzen ari zirela, «fiskaltzak akordio bat zegoela adierazi zigun joan den astean. Baina egun batzuetara jakin dugu enpresak ez duela onartu. Negoziazio horietan, bai fiskaltzak bai enpresak adierazi dute talde kriminalaren eskaera bertan behera uzteko prest daudela». Hala ere, «inongo lotsarik gabe, marra gorri gisa izendatutakoa gainditu eta enpresak erantzukizun zibilaren eskaera zigorra irekia uztea erabaki du, hura omen baitu Nafarroako eta Espainiako Gobernuengandik 43 milioi euroko kalte ordaina lortzeko bide bakarra. Bide luze honetan, behin eta berriz gure bizitzekin jokatzen ari direla sentitzen dugu. Bistan da ez gaudela prest biziarteko zigor ekonomikoaren arriskua onartzeko, are gutiago egin ez dugun zerbaitengatik».
Egitaraua auzitegian maiatzaren 19tik 23ra
Negoziazioa hautsita, epaiketa bere horretan mantenduko dela jakinarazi dute, hau da, heldu den astelehenetik ortziralera Nafarroako Justizia Jauregian. Joan den astean «Elizondoko kanpaldian izandako babesa» eskertu dute eta jendea animatu dute berriz ere elkartasuna adierazteko hurbiltzera, kasu honetan Iruñeko epaitegien kanpoaldean. Hau izanen da heldu den asteko egitaraua:
- Maiatzak 19, astelehena
- 07:45ean auto karabana Elizondoko plazatik
- 08:45ean auzipetuei babesa adierazi
- 09:00etan kolektiboen adierazpenak
- 11:00etan mahai ingurua: AHT gelditu!, EH Bizirik!, Ostia Sarea eta Bilgune Feminista
- Maiatzak 20, asteartea
- 07:45ean auto karabana Elizondoko plazatik
- 08:45ean auzipetuei babesa adierazi
- 09:00etan kolektiboen adierazpenak
- 10:00etan bertso saioa: Maialen Lujanbio eta Julio Soto
- 11:00etan mahai ingurua: Gorka Torre, Intza Gurrutxaga, Sagrario Aleman eta Ihitz Iriart
- Maiatzak 21, asteazkena
- 07:45ean auto karabana Elizondoko plazatik
- 08:45ean auzipetuei babesa adierazi
- 09:00etan kolektiboen adierazpenak
- 11:00etan mahai ingurua: Steilas, LAB, EHNE, ELB eta ELA
- Maiatzak 22, ortzeguna
- 07:45ean auto karabana Elizondoko plazatik
- 08:45ean auzipetuei babesa adierazi
- 09:00etan kolektiboen adierazpenak
- 11:00etan mahai ingurua: ONEKA, Jardun, Baztan-Bidasoa Aldeko Pentsionistak eta EHko Etxebizitza Sindikatu Sozialista
- Maiatzak 23, ortziralea
- 07:45ean auto karabana Elizondoko plazatik
- 08:45ean auzipetuei babesa adierazi
- Akabailan auzipetuen deklarazioa