Haroko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 12a, 17:00

Apiril akabailan Haron (Errioxa) gertatutako hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratze deialdia egin du Baztango mugimendu feministak. Bihar, maiatzaren 13an, 18:30ean, Elizondoko plazan bilduko dira aurtengo Euskal Herriko hirugarren hilketa matxista izan dena salatzeko.

Apirilaren 25ean gizon bat atxilotu zuten Haron (Errioxa) bere bikotekidea hiltzeagatik, eta handik bi astetara jakinarazi du Gasteizko Udalak biktima gasteiztarra zela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun