Señora sariketako finalean kantatuko dute Malen Altzuartek eta Amaia Elizagoienek

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 12a, 16:00

Amaia Elizagoien eta Malen Altzuart larunbatean kantari. Argazkia: Goiena.

Señora sariketako finalean ariko dira Malen Altzuart eta Amaia Elizagoien bertsolariak. Larunbatean jokatu zuten lehen bertso sariketako lehen kanporaketa Eskoriatzan, eta bertan nagusitu ziren bertsolari baztandarrak.

Altzuartez eta Elizagoienez gain, Markel Laskurain eta Lierni Rekondo, eta Iraitz Sarasola eta Maddi Etxeberria aritu ziren larunbatean kantuan. Larunbat honetan jokatuko dute Iurretan bigarren kanporaketa

Finala maiatzaren 31n izanen da Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean eta Elizagoien eta Altzuartez gain, Roxi Lazkano eta Kristina Mardaras ohorezko señora gonbidatuak eta larunbat honetako saioko irabazleak ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!