Elizondoko Gaitariak Arraiozen ariko dira igande eguerdian

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 9a, 12:00

Bertzeen artean, mutxikoak, jotak eta larrain dantzak dantzatzeko aukera izanen da maiatzaren 11n Arraiozen, Elizondoko Gaitarien eskutik. 12:30ean herriko plazan izanen da hitzordua, eta euria eginez gero frontoira mugituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun