Aurten ere bi ibilbide izanen dira: luzea (Saioa kaskoraino, 21,6 kilometrorekin eta 1.274 metroko desnibela) eta motza (inguruko mendietatik, 14,8 kilometrorekin eta 737 metroko desnibela). Bi ibilbideak batera aterako dira, luzea akitzeko hiru ordu eta erdi izanen da gehienezko denbora eta motzean bi ordu eta erdi.
Proban izena emateko epea maiatzaren 5ean akitu zen eta dortsal banaketa egunean eginen dute, 08:00etan hasita. Lasterketaren araudia ikusteko egin klik hemen.