[EGUNERATUA]: Elizondoko zahar etxeko desagertutako gizona agertu da

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 8a, 08:45

Francisco Joaquin Iriarte zahar etxetik bart desagertutako egoiliarra agertu dela jakinarazi berri dute langileek, eta eskerrak eman dizkiete bilaketan parte hartu duten guztiei.

Atzo 16:00ak aldera atera zen zahar etxetik eta gaur goizean aurkitu dute Elbeteko belai batean, Lekueder inguruan. Desagertua ongi dago eta osasun etxera eraman dute osasun azterketa egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!