Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Astelehena: Aroztegiko elkartasun kanpalditik irratirat

Xorroxin irratia 2025ko mai. 5a, 13:05

Aroztegiko Elkartasun Komiteak antolatuta, atzo arratsaldean prentsaurreko jendetsua izan zen Elizondoko plazan, Aroztegiko auzipetuen absoluzioa eskatuz. Horrela, maiatzaren 10era bitarte izanen den elkartasun kanpaldiari hasiera eman zitzaion. Aste guztian zehar hainbat ekimen izanen dira. Kanpaldian parte hartzen ari den eta gure lankidea den Gorka Laurnaga Peñarekin irratsaioaren hasmentan mintzatu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun