[ARGAZKIAK]: Giro ederra Izpegiko igoeraren VII. edizioan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 7a, 10:00

44 ibilgailuak parte hartu dute aurten proban eta Aitor Manso eta Bruno Scherer izan dira txapeldunak

Argazkiak: Mikel Lizardi.

Euria iragarri bazuten ere, egun ezin hobea egin zuen larunbatean Erratzun, Izpegiko Igoeraren zazpigarren edizioan. Goizetik «jende dezente» bildu zen herriko plazan eta frontoi inguruan egiaztapenak ikusteko, eta eguerdirako, eguzkiaren goxotasunean, «ederki bete ziren Izpegiko lepoko bazterrak».

44 ibilgailuk parte hartu zuten proban, eta horietatik 33k akitu zuten. Gidari bakoitzak lau buelta egin zituen 5,2 kilometroko ibilbidean, lehenbiziko biak entrenamendu gisa eta azkeneko biak ofizialak. Arratsalde apalean, berriz, sari banaketa egin zuten Erratzuko plazan. Hauek izan ziren irabazleak kategoria bakoitzean:

  • Turismoak
    • 1. Bruno Scherer (Porsche 911 GT3)
    • 2. Lucas Scherer (BMW M3 E 46)
    • 3. Ruben Artia (BMW 330 Compresor)
  • Monoplazak
    • 1. Aitor Manso (BRC B49)
    • 2. Iker Palacios (BRC B52)
    • 3. Unai Arretxe (Speed Car GT 1000)
  • 1. klasean: Ruben Artia (BMW 330 Compresor)
  • 2. klasean: Bruno Scherer (Porsche 911 GT3)
  • 3. klasean: Lucas Scherer (BMW M3 E46)
  • 4. klasean: Xabier Saenz (BMW M3 E30)
  • 5. klasean: Alberto Villar (BMW E36)
  • 6. klasean: Koldo Gil (Peugeot 205)
  • 7. klasean: Joseba Iñarrea (Renault Clio Cup)
  • 8. klasean: Unai Apezetxea (Citroen Saxo)
  • 9. klasean: Aitor Manso (BRC B49)
  • 10. klasean: Iker Palacios (BRC B52)
  • Junior: Unai Apezetxea (Citroën Saxo)
  • Historikoak: Xabier Saenz (BMW M3 E30)

Irabazleen podiuma Erratzun. Argazkia: Haritz Bidegain.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete igoera antolatzen lagundu duten guziei: «babesleak, komisarioak, gidariak… haiek gabe ezin izanen baikenuen igoera aitzinerat atera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!