Baztango XXX. Mendi Itzulia eginen dute maiatzaren 25ean Berroetan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 6a, 14:00

Joan den urtean Arraiozen izan zen. Irudia: Valledebaztan.com

Maiatzaren 23ra arte ematen ahalko da izena online eta ibilbidearen egunean ez dute izena emateko aukerarik emanen

Baztango Mendigoizaleek Baztango Mendi Itzuliaren 30. edizioa antolatu dute maiatzaren 25ean Berroetan. Bi ibilbide izanen ditu: motza (20,5 kilometro eta 1.030 metroko desnibela) eta luzea (33,5 kilometro eta 1.890 metroko desnibela). Irteera 07:00etatik 07:30era izanen da eta kontrol postuak izanen dira bidean. Itzuliak ez du sailkapenik izanen.

Aurten izen ematea online bakarrik egin daiteke, nafarmendi.org webgunearen bitartez. Maiatzaren 23ra arte ematen ahalko da izena eta 12 euro ordaindu beharko dira. Federatuek, berriz, 10 euro ordaindu beharko dituzte eta txartela erakutsi beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun