Baztango Berdintasun eta Gizarte zerbitzuek AMArtean zikloa antolatu dute, amatasunaren inguruko solasaldi eta jarduera kulturalez betea. Guztira, herritar guziei zabalik egonen diren sei jarduera eginen dituzte aurtengo udaberri eta udazkenean.
Udaberria: amatasuna birpentsatzeko gonbita
- Maiatzak 13: Amatasunaren inguruko errepasoa solasaldia. Gorputza, haurdunaldia eta loturak ardatz hartuta, Estitxu Fernandez Maritxalarrek amatasunari buruzko bere hiru lan garrantzitsuenak aurkeztuko ditu: Gure erditzearen jabe (2013), M ama, eme, ume (2022) eta Sortze berri bat (2023). Arizkuneneko solasaldi gelan 17:00etatik 19:00etara.
- Maiatzak 25: Lotura basatiak antzerkia. Amatasunak ehuntzen dituen lotura basati eta ikusezinen inguruko proposamen eszenikoa aurkeztuko dute. Iruritako Gizarte Bilgunean 18:00etan.
- Ekainak 12: Ama ta Asunak argazki erakusketa eta proiekzioa. Ama-alaba harremanak, memoria eta nortasuna ukitzen dituen lan bisual intimo eta poetikoa aurkeztuko du June Baonza Pagaldaik. Arizkuneneko 3. solairuan 14:00etatik 20:30era.
Udazkena: amatasun eta zaintzaren inguruko formakuntza
- Irailak 17: Kontziliazioaren eta amatasunaren ipuina formazio solasaldia, Berheziren eskutik. Amek pairatzen dituzten presio sozial eta laboralen inguruko ikuspegi kritikoa izanen du ardatz. Arizkuneneko solasaldi gelan 18:00etan.
- Irailak 23: Indarkeria obstetrikoa formazio solasaldia, Estitxu Fernandez Maritxalarren eskutik. Haurdunaldi eta erditze prozesuetan ematen den isilpeko errealitatearen inguruko gogoeta eginen du. Arizkuneneko solasaldi gelan 17:00etan.
- Urriak 8: Nola zaindu norbera eta elkar amatasun garaian? formazio solasaldia, Parean elkartearen eskutik. Banakako eta taldeko zaintza praktikak amatasun esperientzian kontatuko dituzte. Arizkuneneko solasaldi gelan 18:00etan.
Ama talde baten sorrera
Jarduera zikloa akitzeko, amatasunen inguruan lan egiteko interesa duten emakumeekin bilera irekia antolatuko dute urriaren 21ean, 17:00etan Arizkunenean. Bilera horretan ama taldearen interesak, helburuak, dinamika eta partaideen erabilgarritasuna aztertuko dituzte.
Udalak herritar guziak animatu ditu jarduera zikloan parte hartzera. Informazio gehiago eskuragarri dute baztan.eus webgunean edo berdintasuna@baztan.eus helbidera idatzita.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!