Eskulan ederra bildu zenez lan eskerga egiteko aukera izan zen, nabarmentzekoak herrian (eskolako parkean eta plazan), lixutegian eta hilerrian egin ziren margotze lanak; eta mantentze lanak ur deposituaren bidean eta Onbor eta Urles parajeetan, erraterako. Horrez gain, Baztango begiratoki inguruko garbiketa lanak egin ziren, eta frontoi inguruan eta herriko biltoki berrian eraikitze lanak.
Andre eta gizon, gazte eta heldu, lanaz aparte bazkaldu ere egin zuten, lanak eguneko ordu luzeetan luzatu baitziren.